TXIRRINGA IBILALDIA …. 

Bordale-Irunea-Bilbo txirringa ibilaldia 2018ko maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da, 3 egunez.  
Lehen bi edizo arrakastatsuen ondorengoa da proiektu hau, Bordale – Donostia – Bilbo 2014an, eta kontrako norabidea 2016an.
Herri ekitaldi horrek mugaz gaindiko harremanak sustatuko ditu Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaren artean, Bordale eta Bilboren arteko anaitasuna ahaztu gabe.
Edizio horren berrikuntza Nafarroako Foru Komunitatea integratzea da, partaide berri bat agertuko da antolatzaileen artean.
Gertakariak kirola, kultura, elkarbizitza uztartuko ditu. Txirrindulari trebeei zuzendutako froga fisikoa izateaz gain, ibilaldia erkidegoak ezagutzeko aukera paregabea izanen da, paisaia, musika eta hizkuntzen bitartez. 

ETORTZEKOAK DIREN PARTE-HARTZAILEAK...

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko 230 parte-hartzaile: 50 izen-emate libre (ibilaldia soilik) eta 180 izen-emate oso (ostatua eta garraioa barne). 
 
 

ETAPAK : KIROLA ETA TURISMOA …

Administrazioek baimen guztiak ematen badituzte 
 

ABIATZEA : 

BORDALEKO PEY-BERLAND PLAZAN 8H30
 

1 ETAPA : 

BORDELE-AKIZE
154 km-koa, 600 m-ko desnibel positiboa
 
Hornitzea Commensacq herrian
  
 
Nahiko tarte erraza dugu hau. Bordaletik irtetea maiatzaren 10ean goizean, jai eguna izanik, erraza izango delakoan gaude. Laku eta bainu naturalen arteko bide honetan Landetako oihanak ezagutuko ditugu, Atlantikoko kostaldearen ertzea luzatzen bait dira. Hurrengo tarte gogorragoetarako prestatzeko aukera ezinbestekoa izango dugu ibilbide zati hau.
 

2 ETAPA : 

AKIZE-IRUNEA
 
160 km-koa, 1900 m-ko desnibel positiboa
 
Hornitzea Donibane-Garazin
 
 
Etaparik gogorrena izango da : hiru portu etorriko dira bata bestearen ondotik Pirinioak zeharkatzeko. Donibane-Garaziraino, ibarren arteko bideak ez dauka zailtasun handirik. Donibane-Garazin, hornitze-momentuan,  txirrindulariek herria bisitatu eta indarrak berreskuratu ahalko dute, Orreagara igo baino lehen. Han, edariak ongi etorriak izango dira.  Gero, beste bi portu zeharkatu beharko dira (Aurizberri eta Erroko portuak), Irunera heldu baino lehen. Mendiko paisaiak ederrak dira nunahi.    
 
 

3 ETAPA : 

IRUNEA-BILBO
 
155 km-koa, 1195 m-ko desnibel positiboa
 
Hornitzea Zalduondo herrian
 
 
Mendian izan arren, Irunetik Bilbora doan bidea ziztu bizian egingo da.  Nafarroa eta Arabako parke nazionalen artean, mendiko paisaien aniztasuna, oihan zabalak, altuera ertaineko lakuak ezagutzeko aukera emanen du etapa horrek.  Eusko Jaurlaritzaren egoitza duen Gasteiz hiriburutik hurbil pasatuko dira txirrindulariak, bainan ez dira hiri erdian sartuko. Bilbora jaitsi ondoran, ibilaldia amaituko da.  
 
 

GIRO ALAIEKO ETAPA KULTURALAK …

Etapa bakoitzean, kultura present egongo da. Bazkaltzeko orduek hain turistikoak ez diren herri batzuk ezagutzeko aukera emango dute. Commensacq, Donibane-Garazi, Zalduondo herriek txirrindulariak hartuko dituzte eguerdiko atsedenerako.

 

 

PREZIOAK

IZEN-EMATEA SOILIK = 100 €

txirringarentzako osagarriak (koadroaren plaka, biderako liburuxka, road bok) + 3 horniketa +laguntza teknikoa + mediku laguntza + kamiseta
 

A FORMULA

(Bordelerako itzulera autobusez)

= 280 €

Izen-ematea + ostatua (afaria eta logela) Akizen eta Irunean + zaku eramatea + ezeztapen segurua + Bilbo/Bordale garraioa
 

A+ FORMULA

(itzulera autobusez, itzulera egunaren bezperako logela, Bordelerako itzulera)

= 360 €

Izen-ematea + ostatua (afaria eta logela) Artiguesen (abiatzearen bezperan), Akizen, Irunean + ostatua (logela ta gosaria) Artiguesen (itzuli ondoren) + zaku eramatea + ezeztapen segurua + Bilbo/Bordale garraioa
 

B FORMULA

(abiatzea Bilbotik autobusez)

= 345 €

 Izen-ematea + ostatua (afaria eta logela) Artiguesen (abiatzearen bezperan), Akizen, Irunean + zaku eramatea + ezeztapen segurua + Bilbo/Bordale garraioa
 

C FORMULA

(abiatzea Irunetik eta itzulera Irunera autobusez)

= 305 €

 Izen-ematea + ostatua (afaria eta logela) Artiguesen (abiatzearen bezperan), Akizen + zaku eramatea + ezeztapen segurua + Irunea/Bordale + Bilbo/Irunea garraioa
 
Artigues-Près-Bordeaux hiriko "Atlantica kanpusean" autoak uzteko aukera dago ibilaldiaren hasieratik bukaera arte. Autobusen irteera eta etorrera han izango da.
 

BIZIKLETAN IBILTZEKO JANTZIAK (HAUTAZKOA)

 
Beso motzeko jantzia  : 

35 €

Galtzamotz : 

40 €

 

EZEZTAPEN SEGURUA...

Seguruak formulen kanpoko izen-emate soila ez du bermatzen, ezta autobusezko garraioa ta bizikletan ibiltzeko jantziak ere (beso motzeko jantzia, galtzamotza).
 
Segurua erabiltzen ahal da ondorengo kasuetan : hurbileko pertsona baten heriotza/gaixotasuna, txirrindularia edo laguntzailearen zauria/gaixotasuna/heriotza. 
Parte-hartzaileak abandonatu nahi badu eta formula berarekin etorriko den ordezko bat aurkitzen badu, ez zaio gastu gehiagorik aplikatuko.
Beste kasurik ez dugu kontuan hartuko.
 
EZEZTAPENA …
FRANKIZIA …
Martxoaren 15a (barne) baino lehen
30 €
Martxoaren 16tik martxoaren 31 (barne) arte
%25
Apirilaren 1etik apirilaren 15 (barne) arte
%50
Apirilaren 16tik apirilaren 30 (barne) arte
%75
Maiatzaren 1etik aurrera
%100

 
 

BORDALE/BILBAO 2014 - BILBAO/BORDALE 2016 ATZERA BEGIRA

 
 

ANTOLATZAILEAK

BordalenStade Bordelais ASPTT cyclo taldeak duela 30 urtetik Bordeaux-Sète txirringa ibilaldia antolatzen du. Proiektuaren arduraduna da baina Bordaleko Euskal Etxearen laguntza  dauka (ekintza kulturalak antolatzeko, besteak beste).
IruneanEzkaba Txirrindulariak  taldea.
BilbonSociedad Cicilsta Bilbainak txirringa lasterketen etapak antolatzen ditu : Espainako buelta, Bizkaiko itzulia, Bilboko sari nagusia.  Urgozo Iturria Txirrindulari taldearen laguntza dauka (talde honek Bizkaian eta Gipuzkoan antolatzen ditu lasterketak).
 
 
 
 
 
 

GURE PARTAIDEAK


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

KONTAKTUAK

BORDALE : Claude JOYEZ - Stade Bordelais – ASPTT cyclo taldearen presidentez- Tel. : +33 673 332 950
Jean-Marc GOYHENECHE - "Bordaleko Euskal Etxea - La Maison Basque de Bordeaux" : Tel. : +33 642 629 213
BILBO : Pedro VÀZQUEZ - Sociedad Ciclista Bilbaina taldearen presidentea- Tel. : +34 662 279 177
Felipe FERNANDEZ - Urgozo Amorebieta - Tel. : +34 696 366 395
IRUNEA : Juan Bautista BARBADO SAN MARTĺN - Ezkaba Txirrindulariak taldearen presidentea- Tel. : +34 686 152 380